XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta idazle berriak zaarrari, besteak beste (zenbait idaz-lege, esakera t. a.) auxe eskatuko dio: euskal-agiria, euskal-izena... izan ere... aien euskalduntasuna eziñ ukatua bait-da, naiz aien izkera... gaur bizi ez.

Eginkizunaren zailla, ain zailla izanik... egiñ-aal onik egiten ari da idazle-jende berria.

Amaika ezbearretan erori ere bai noski... izkera izkuntzatzeko legeak ezarri naiean edo... kultura-gai berriak erabilli naiean... edo fede-esanak eraberritu (ukatu ez noski) naiean.

Ala ta guztiz: Lanerako gogoa ta gogozko egiñ-aalak onestekoak dira; naiz ta guk, leengo gizaldikoak, gauza askotan miñ-artu.

Eta, bukatu aurretik, galdera batzuk: - Zergatik ez... GUK, leengoak... euskeraren izkuntzatze ontan... idazlegeak onartzen ez gera geiago saiatzen?.

- Zergatik ez... oraingoak... oraiñ-arteko euskeraren tasunak ez geiago onartu, onetsi, ta gorde? batez ere... barne-izkerari dagokion aberastasuna, oinkada bizi-leuna?.

Zergatik kristau-fedea zauritu... ta areago... fede-biotzaren kuttunak lokatzetan zikindu?.

Euskeraren osasunak ala eskatzen digu; eta euskeraren osasuna... Euskalerriko ONA da.

Eta onelakoetan esan oi dugun bezela: Gaizki esanak barkatu!.

Nik ekarri dut mai-gaiñera mintzagaia; nere iritziak agertu ere bai; oraiñ mintza bitez mai-inguruko lagunak.